Hemengo Shopping saltoki berezietako ibilbidea

Gasteizen saltoki bereziak aurkituko dituzu, paregabe egiten gaituztenak. Hiriaren bizitzari lotutako denda harrigarriak. Ezagutu Hemengo Shopping dendak.'

 

Hirien funtsa denden bidez aurki daiteke. Hortik dator Hemengo Shopping. Gasteiz askoz hobeto ezagutzen lagunduko dizuten denda ugari. Izan ere, saltokiek, beren jarduerarekin, gure hiriaren nortasuna bizirik mantentzen laguntzen dute, beren ezberdintasuna eta beren idiosinkrasia erakusten.

Azken batean, esentziaren eta izaeraren zati bati eusten jakin duten saltokiak dira, eta hiriari irudi komertzial bereizlea ematen lagundu diote.

Hemengo Shopping-en webgunean aurkituko duzu denden hautaketa. Gainera, urteko une jakin batzuetan, Gasteizko Merkatarien Elkarteak ibilbide gidatuak antolatzen ditu, hiriko denda berezienetako batzuen zirrikituak hobeto ezagutzeko.

Ibilbide gidatuei buruz gehiago jakin nahi duzu? Informa zaitez hemen.